Euskal Kantuzaleen elkartearen helburu nagusiak euskal kantua berreskuratzea, sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea izaki, web-orri honen bidez eskuragarri jartzen ditugu Gabonetan gehien abesten diren kantuak. Horretarako hitzak, partiturak eta MP3ak agertuko zaizkizu kantu bakoitzean sakatzen duzunean. Bestalde, euskarri ezberdinetan dauden artxibo guztiak jaisten ahal dituzue. Emeki-emeki osatuko dugu web-orria. Izan ere, kantuaren bidez pertsonen heziketa eta batez ere haurren pedagogia ederki aski lantzen baita.