Hilabetero lehen ostiraletan, arratsaldeko 8etan Lapurbide plazan.
- Baionan Kantuz, Baionako bi Ikastolatako gurasoek sustaturiko proiektua izan zen, Oihana eta Hiriondo ikastolak.
- Badu hamaika urte Baionan Kantuz-ek Baionako merkatua girotzen duela, hilabeteko laugarren larunbatean, 11h30-etatik 12h30-etara. Saio hunen aitzinetik errepika bat izaten da 11-etan « Lacarre » plazan.
- Hitzordu nagusietako bat herri Urrats eguna izaten da.
- 2006. urtetik, 1901 legearen pean den « La TUNTUNA » izeneko elkarteak kudeatzen du Baionan Kantuz.
Ibaialde elkartearekin elkartzen da « Jacques portes » plazako Karrikaldia girotzeko, Baionako festen denboran.
Donostiako kantu jira hilero, hirugarren larunbatean, elkartzen da Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean, eguerdiko 12:00etan. Baina, horrez gain, zenbait talde elkartzen da hainbat auzotan kantu jirako hitzak eta doinuak ikasteko eta lagun artean tarte goxo bat pasatzeko.
Harremanetan jartzeko: Itziar Zamora eta Joxerra Beloki
Iruñean Kantuz euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. Lau urte luzeko ibilbidea egin duen ekitaldia. Hilero (abuztua ezik) lehen larunbatetan eta eguerdiko 12etan Mercaderes karrikan elkartzen gara.
Gure helburuak:
- Euskal kantutegi orokorra ezagutu eta berau kaletan, jai giroan, kantalditan erabiltzea
- Nafarroako hainbat kantu ezagutaraztea
- Hautatutako kantak gizon-emakumeek elkarrekin abesteko egokiak izatea, giro herrikoi eta talde irekietan
- Gure azken helburu eta ezaugarria, baina ez txikiena, kantuz lagun giroan gozatzea
Edozein galdera edo iradokizun egiteko, hau da ekimena antolatzen dugunokin harremanetan jartzeko bidea:
iruneankantuz@kantuzale.net / Tel.: (34) 948 14 47 06
Antolatzaileak:
Euskal Kantuzaleen Elkartea, Muthiko Alaiak, Roberto Lazaro, Karrikiri, Atarrabia Abesbatza, Euskaldunon Biltoki, Manexak eta Orreaga.
Hilabetero, azken larunbatetan eta iluntzeko 7etan elkartzen dira.
Mikel Usabiaga da koordinatzailea.











