Helburuak
Euskal Herriko kultura, eta modu berezian Euskal Kantuak eta Musika berreskuratu, bultzatu, sortu eta promozionatzea.
Kantagintza alorrean, kantari berriei publiko aurrean agertzeko aukerak ematea, kantu‑txapelketak, kantu‑jaialdiak eta bestelako musika‑jaialdiak antolatuz Euskal kantu alorreko ekoizpena bultzatzea, disko edo bestelako materialak ekoiztu eta, ahal den neurrian, euskal kantariek ekoizten dituzten diskoen zabalkundean laguntzea.
Musikagintza‑alorrean Topaketak, jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak, ikerketa‑taldeak, etab. antolatzea. Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan Elkarteko helburuekin bat datozen edozein talde, elkarte edo erakunderekin elkarlana egitea eta, ahal den neurrian, nolabaiteko konfederazioa egitea.











