Zer gara
Euskal kantu zaleak eta musikazaleak gara eta bat gatoz Euskal Kantuzaleen elkarteak dituen helburuekin. Diru irabazi asmorik gabekoa izanik, elkarte kulturala da Euskal Kantuzaleen Elkartea. Bertan, zaletasun horiek ditugun pertsonak bildu (sortzaileak, kantariak, musikariak, antolatzaileak, etab.) eta elkartuta, elkartasuna indarra baita, guztion artean euskal kantuen eta musiken osasuna hobetu eta bermatzeko lan egin nahi dugu.
Kantua maite baduzu, zatoz gurekin!
