Harremanetarako | Iradokizunak | Egin zaitez bazkide

Abian ditugun ekimenak

Haur kantarien jaialdiak eta txapelketak. Ikastetxeetan eta musika‑eskoletan musika eta kantuak ikasten ari diren ikasleei euskaraz kantatzeko eta euskal musika jotzeko aukerak emateko.

Kantari gazte eta helduen txapelketak, herrialdez herrialdekoak eta Euskal Herrikoak, euskal kantari eta musikariei orokorrean eta berriei bereziki, ezagutuak izateko eta plazaratzeko aukerak emateko.

Kantari gazte eta helduen topaketak, kantu‑jaialdiak eta transmisioa ziurtatzeko prestatutako kantaldi bereziak, euskal kantari eta musikariei jarduteko plazak eskaintzeko eta ekitaldi‑antolatzaileei kanta‑jaialdiak, kantu-afariak, etab. programatzeko aukerak emateko.

Irakasleentzako prestakuntza ikastaroak,  euskal kantuekin eta musikarekin zerikusia duten alderdi ezberdinak ikasgelan eta edonon lantzeko.

Musikagintza buletina musikaren eta kantuaren eta baita elkarteari buruzko berri interesgarriak plazaratzeko.

Kalean kantatzeko ekimenen sustapena, “Iruñean kantuz” esaterako.

Hauek guztiak eta gehiago, batzuetan Euskal Kantuzaleen Elkartea bera antolatzaile dela eta beste batzuetan beste elkarte batzuek antolatutakoen bultzatzaile izanez.