Peio Jorajuriak sortutako poema batek gidatu zuen kantaldia, Nafarroako txoko guztiak ukituz eta Lur Aretoan prestatutako lau eskenatokik izan zuten kantari hauen ahotsak erakusteko ardura.
Kantariak honakoak izan ziren:
Thierry Biscary eta Amaia Riouspeyrous (Nafarroa Aragoa), Aire Ahizpak (Beotibarko gudua), Amaiurko Gaztelu Taldea (Amaiurko gaztelua), Xendarineko Ahizpak (Nafarroako azken erreginak Donapaleun), Erramun Martikorena eta Fermin Valencia (Monteagudoko Paloteadoko koplak), Pello Zabaltza eta Orbaizetako Ahotsak (Orbaizetako arma ola), Joana Etxarren (Itoizko Urtegia), Ainara Chivite eta Garbiñe de Miguel (Nafarroa), Bankarrak (Kantore berri xarmant batzuen), Kattalin Indaburu (Ortziraletan duzu), Jaione Olazabal eta Jon Gurrutxaga (Aurre begira zazu), Piarre Erramouspe eta Alexandro Bordagarai (Otxalde eta Etxahun), Ainara, Arkaitz Mintegia eta Birjinia Mariezkurrena (Iturengo Arotza), Iparla kantu taldea (Iruñeko ferietan), Ansa Ahizpak (Goizuetan), Eñaut Etxamendi eta Jean-Louis Laka (Otsagabia), Magali Zubillaga eta Guy Zaldubehere (Kontrapas), Erantsungoak taldea (Ardoaren bentajak), Tafallako taldea (Baldorba), Kantiruki eta Maitena Monaco (Eiheralarre), Marta Moreno (Erribera), Erramun Martikorena (Baigorriri), Astezkenekoak (Nafarroa) eta denok batera Xalbadorren "Naparroari".
Euskal Kantuzaleen Elkartearen izenean, ZORIONAK guzti hau antolatzen ibili zareten guzti guztioi, eta bereziki, ZORIONAK BASAIZEARI, 30 urte ez dira eta egunero betetzen! Segi aurrera zuen bidean!!!
Idatzi zure iruzkina
Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.











