NAFARROAKO HAUR KANTARI JAIALDIA 2010
TRABAK TRABA, ARAZOAK ARAZO, EGINEN DUGU.
Aurtengo Haur Kantari Jaialdian parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, %100ean saioak non izanen diren zehazterik ez badugu ere. Datak berriz bai konfirmatuta daudela:
- Lehen Saioa: Otsailak 27, larunbata, Antsoainen, arratsaldeko 6etan.
- Bigarren Saioa: Martxoak 6, larunbata, Elizondoko Lur aretoan, arratsaldeko 6etan.
- Hirugarrena: Martxoak 14, igandea, Agoizko Kultur Etxean, goizeko 12etan.
- Laugarrena: Martxoak 20, larunbata, Lekunberriko Polikiroldegian, arratsaldeko 6etan.
- Bukaerako Saioa: Martxoak 28 (Igandearekin) Iruñeko Gayarre antzokian, goizeko 11.30etan.
Beraz, hasi zaitezte izenak ematen eta partaideak banatuko ditugu. Oso egoera larrian gaude eta HAURRAK dira gehien kezkatzen gaituztenak, beraientzako baita HAUR KANTARI JAIALDIA.
Informazio gehiago eskuratzen dugun heinean hementxe jarriko dugu.
Gurekin harremanetan jartzeko hauexek dira bideak:
948.14.47.06 telefonoa, edo nafarroagaraia@kantuzale.net
Eta gogoratu! CANeko "Zuk aukeratu, zuk erabaki" programan ere gaudela eta Haur Kantari Jaialdiak ekimena laguntzen ahal duzuela gure alde bozka emanez. Internetez egiteko hemen klikatu.
