Euskal Kantuzaleen Elkarteak urte asko daramatza Euskal Kantu Txapelketak antolatzen. Gipuzkoako 2008ko edizioan saridun irten ziren abeslari guztiekin, eta bertan sortutako abesti berriak eskaini zuten kantariekin ere emanaldi berezi bat burutu nahi dugu, alde batetik goi maila erakutsi duten abeslari horiekin kantaldi erakargarri bat eskaintzeko eta, bide batez, beraien lanak modu zuzenean grabatu ahal izateko.
LEKUA: BASTERO aretoan, Andoainen
EGUNA: Irailaren 4an, ostirala
ORDUA: 19.00etan
GRABAZIOA: Emanaldiaren aurretik jenderik gabeko grabazioa egingo dute, eta ondoren zuzeneko emanaldian bigarren grabazio saioari ekingo zaio.