Datorren irailaren 4an, Euskal Herriko kantu taldeak elkartuko dira Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, Iparragirreri omenaldi xume bat eskaintzeko. Urretxu-Zumarragan sortu berri den ZU Kantari taldeak, Euskal Kantuzaleen Elkarteko laguntzarekin batera antolatu dute ekimen hau.
Egitaraua: 11:00etan kantuzaleei ongi etorria Areizaga-Kalebarren plazan. 12:00etan kalez kaleko kantujira. 13:00etan Iparragirreri omenaldia Iparragirre plazan (aurreskua, erraldoia, kantuak). 13:30ean bertso saio berezia Iparragirreren jaiotetxean (Xenpelar-Iparragirre). 14:00etan herri bazkaria, eta bazkalosteko kantu saioa. 17:00etan erromeria, dantza eta kantuak. 18:30ean, amaiera kantuz.
Norbaitek bazkarira joan nahi badu, telefonoz edo bertara idatzi izena emateko: posta@kantuzale.net / Tlfnoa.: 669 546 357
antolatzaileak: ZU Kantari taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea
laguntzaileak: Urretxuko Udala-Zumarragako Udala-Udalbiltza/Udalbide-Orona
Idatzi zure iruzkina
Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.











